Ronin John Frankenheimer estatubatuar zinema zuzendariaren 1998ko espioitza filma da, Veneziako Zinemaldian estreinatua. Frantziako Niza eta Paris hirietako kaleetan barna egindako auto jarraipen edo lasterka ikusgarrietengatik nabari da. Bertan, Robert De Niro, Jean Reno, Natascha McElhone, Stellan Skarsgård, Sean Bean eta Jonathan Pryce aktoreek antzeztu zuten.